Azken Hausnarketa

Posted in Besteak on Abendua 16, 2009 by ibonromero

Hona hemen azken Hausnarketa Azken HAUSNARKETA

Oscar Pereiro Astana Taldera

Posted in Txirrindularitza with tags , , on Abendua 16, 2009 by ibonromero

Azkenik amaitu da Oscar Pereiro eta Astanaren kuleboria. Hasieran esan zen Galiziarra eta Astana akuerdo bat zeukatela, baina Astana taldea ez zuen egiten ofiziala fitxaketa hori. Pereirok esan zuen kontratua sinatuta zegoela eta ez bazen kontratu hori aurrera eramaten justiziara joan zela. Azkenik Astana taldea ofizial egin du Pereiroren fitxajea eta Galiziarra Australiako Down Under Tourrean hasiko du bere ibilaldia bere talde berriarekin.

Webquest-a

Posted in Besteak on Abendua 16, 2009 by ibonromero

Hona hemen gure Webquest-a eskubaloiari buruz.

WEBQUEST

Igor Gonzalez de Galdeano izango da Euskaltel-Euskadiko manager berria

Posted in Txirrindularitza with tags , , , , on Abendua 1, 2009 by ibonromero

 

Euskaltel-Euskadik hurrengo urteko denboraldira begira taldea aurkeztu du eta Igor Gonzalez de Galdeano manager nagusia izango dela jakinarazi du. Orain arte, Miguel Madariagak betetzen zuen kargu hori, baina erretiroa hartu du. Hala ere, taldeari lotuta jarraituko du eta berak azaldu duenez, taldearentzat dirua biltzeaz eta txirrindularitza garbia egiteaz arduratuko da. Kirol zuzendari berria, aldiz, Alvaro Gonzalez de Galdeano izango da.

Dimitri de Fauw txirrindulariak bere buruaz bertze egin du

Posted in Pista with tags on Azaroa 11, 2009 by ibonromero

78458945_r4togqjE_DeFauwDimitri

Dimitri de Fauw pistako txirrindulari flandriarrak bere buruaz bertze egin du, Belgikako Sporza webguneak erran duenez. Duela hiru urte, Ganteko belodromoko (Flandria) proba batean erorita hil zen Isaac Galvez katalanarekin talka egin zuen txirrindularia da.

De Fauw -28 urte- depresioan erori zen gertakari hartatik. Galvezen heriotzaren ondotik, “lur jota” zegoela adierazi zion De Standaard Flandriako egunkariari, eta “mundu guztia” istripuaz mintzo bazen ere, haren izena “leku guztietan” agertzen zenaz kexu zen.

Pistako sei eguneko probetan espezialista zen eta Belgikako txapeldun izan zen modalitate ezberdinetan.

Aste honetan bertan, Grenobleko Sei Egunetan (Frantzia) parte hartu zuen.

Sagasti hilik azaldu da bere etxean

Posted in Txirrindularitza with tags on Azaroa 11, 2009 by ibonromero

sagasti_1

Agustin Sagasti txirrindulari ohia hilik azaldu zen atzo bere etxean, Mungian (Bizkaia). Bakarrik bizi zen eta egunero gurasoen etxera joaten zen bazkaltzera. Atzo, azaltzen ez zela-eta, ama arduratu egin zen eta semearen etxera joan zen, ea zer gertatzen zitzaion jakitera. Hilda topatu zuen. 39 urte zituen Sagastik. Bihar egingo dute hileta elizkizuna, Mungiako San Pedro elizan, 19:00etan.

Hark lortu zuen lehen garaipena Euskadi taldearentzat, Azpeitian (Gipuzkoa): 1994ko Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa (Bera-Azpeitia, 121 kilometro), ihes eginda. “Orio aldean jo nuen erasoa. Gelditu egin zen tropela, eta orduan egin nuen aurrera. Etapa irabazteko asmorik gabe, jakina; hori utopia zen niretzat”. Helmugan ez zuen besorik ere altxatu. “Ihesean nindoala, garaipenean pentsatzeko astirik ere ez nuen eduki. Hainbestekoa zen presioa, autokoen oihuak, helmugako marra igaro beste helbururik ez neukala”, zioen BERRIAn duela urte. “Garai hartako txirrindularitza zeharo ezberdina zen, kontrolatuagoa. Tropelarekin bidea eginez gero, konforme ginen. Are gehiago gure taldea, hasiberria baitzen. Pentsa, alboan Miguel Indurain, Claudio Chiapucci eta Toni Rominger ikusita, zer egin behar nuen, 23 urterekin?”. Romingerrek irabazi zuen itzuli hura.

1993an sortu zuten Euskadi Fundazioa, San Inazio egunez, Bizkaiko Batzar Nagusietan egindako batzarrean. Hamalau txirrindulari -Sagasti tartean-, 785.000 euroko aurrekontu xumea, 13.000 bazkide. Euskadik hamar urte bete zituenean -2003an-, Miguel Madariaga taldeko managerrak zioen Sagastirena izan zela ordura arteko “garaipenik politena”. 1994 hartan Juan Carlos Gonzalez Salvador izan zen Euskadirentzat beste etapa bat irabazi zuena.

1995ean auto batek harrapatu zuen Sagasti, eta larri egon zen. Osatu egin zen, baina erretiroa hartu behar izan zuen 23 urte eskasekin. 2008an, Euskadiren hamabosgarren urteurrenean, omenaldia egin zioten.

Mapa Kontzeptuala

Posted in Besteak on Azaroa 11, 2009 by ibonromero

Ibon Romero

Euskaltel-Euskadi 2010

Posted in Txirrindularitza with tags , , , on Azaroa 3, 2009 by ibonromero

2009310162521_cas_Euskaltel Euskadi 2009

 

Euskatel-Euskadi 2010 taldea egiten amaitu du. Azkenean6 fitxaje berriak egin ditu, 4 Orbeatik, 1 Contepolis AMPOtik eta beste bat Footon Servetotik. Guztira 24 txirrindulari dira eta hona hemen txirrindularien zerrenda:

Samuel Sánchez
Igor Antón
Javier Aramendia
Jorge azanza
Sergio de Lis
Koldo Fernández de Larrea
Aitor Galdos
Aitor Hernández
Iñaki Isasi
Egoi Martínez
Mikel Nieve
Juanjo Oroz
Alan Pérez
Rubén Pérez
Amets Txurruka
Pablo Urtasun
Ivan Velasco
Gorka Verdugo
Romain Sicard (Orbea)
Jonathan Castroviejo (Orbea)
Miguel Minguez (Orbea)
Daniel Sesma (Orbea)
Beñat Intxausti (Fotoon-Servetto)
Gorka Izagirre (Contentpolis-AMPO)

Haurnasketa

Posted in Besteak with tags on Azaroa 3, 2009 by ibonromero

Hemen dago nire haurnasketa. Egin clik hemen —> Haurnasketa

Gilbert lortzen du bere laugarren garaipena jarraian, Samuelen aurretik

Posted in Txirrindularitza with tags , , , , , on Urria 20, 2009 by ibonromero

1255792958_0

Philippe Gilbert irabazi du Lombardiako giroa Samuelen aurretik sprint estu batean. Bere laugarren garaipena bi asteetan. Lehenengo garaipena Sabatini Kopa izan zen. Bigarrena Paris-Tours. Hirugarrena Piamonteko giroa eta azkenik Lombardiako giroa. Samuel Sanchezek bigarren postua lortu du